Txernobilgo umeen bizitza dago ikusgai Algortako azokan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 3a, 19:23

Ukraina Gaztea elkartearen erakusketa azaroaren 12ra arte ikusgai izango da Algortako Torrene kaleko azokan, Getxoko Udalaren laguntzari esker. Aipatu taldeak Txernobilgo neska-mutilei laguntza ematen die. 130 bat argazkik osatuta, mostraren helburua herrialde horren egoera ezagutzera ematea da, jasandako hondamendi erradiaktiboa izan eta 25 urte igaro ondoren. Erakusketan haurren eguneroko bizitza ikusi ahal izango da, baita beraien inguruan oraindik duten erradioaktibitatetik urrun udak pasa izanak eragiten dituen aldaketak ere. Bisita ordutegia azokarena izango da, hau da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta, larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara. Argazkian, saharar eta errusiar umeekin batera, ukrainar neska-mutilak etortzen dira gurera udan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun