Azaroaren 19an, larunbata, Nazioarteko Trikitixa Jaialdia egingo du hamargarrenez Bizkaiko Trikitixa Elkarteak. Hitzordua arratsaldeko 7etan jarri dute Areetako Andres Isasi musika eskolan. Festa horretan instrumentua jotzeko era eta estilo ezberdinak erakutsi nahi dituztela jakinarazi dute antolatzaileek, "baita trikitixa (tresna) munduan zehar beste musika tresna batzuekin zelan uztartzen den ere". Horrenbestez, aurtengo artistak ondokoak izango dira: Bieito Romero, Xan Cerqueiro eta Diego Barral (Galizia); Guillem Anguera, Hector Beberide eta Isidre Sans (Kataluinia); eta Kris eta Xabi Solano; Kepa Junkera eta Jose Luis Canal; eta Urtzi Enrikez eta Marc del Pino (Euskal Herria). Sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira Andres Isasiko leihatilan. Aldez aurretik, BBK eta Algortako kultur etxearen bitartez eskuratu ahal izango dira, 8 eurotan. Trikisession-erako sarrera librea da. Argazkian, Xabi Solano ere izango da Kris bere arrebarekin batera / cc-by-nc-sa Saioa Cabañas - Gauilunak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!