Gazte Asanblada Sopeloztarraren berri emango dute gaur Sekeko gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 4a, 12:24

Gazte Asanblada Sopeloztarraren (GAS) berri izan nahi duen guztiak Sekeko gaztetxera hurbiltzea besterik ez dauka gaur arratsaldean. Hitzordua 19:00etan jarri dute aipatu zentro sozial autogestionatuan. Bertan, aurtengo ikasturtean aurrera eramango dituzten dinamikak (koadrilen eguna, Olentzaro, herriko jaiak, hitzaldiak, tailerrak, urteurrena...) azalduko zaizkie neska-mutilei, "bitartekorik gabe eta ekarpenak egin ahal izango direla". GASek gogoratu duenez, asteazkenero, 20:30ean, asanbladan biltzen dira. "Batzarrak guztiz irekiak dira, edozein gai komentatzeko edota iraunkorki parte hartzeko", zehaztu dutenez. Argazkian, Sekeko gaztetxea / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun