Aitxu! Sopelako euskara taldeak ohiko erromeria antolatu du ostiral honetarako, azaroak 4. Hitzordua arratsaldeko 7etan jarri dute, Udaletxeko plazan. Bertan, dantzaldi gidatua egingo dute. Ekimen horrekin euskal kultura kalera ateratzeaz gain, euskara erabiltzeko eremuak zabaldu nahi dituzte. Bestalde, bihar, larunbata, egingo dute Sopelako bigarren Lapikoko Txapelketa Udaletxeko plazan. Iaz bezala, "Pepetxin" zena omenduko dute. Sopeloztar horrek oso gogoko zuen Euskal Herriko lehiaketa gastronomikoetan parte hartzea eta emaitza ezin hobeak lortzen zituen horietan. Aurtengo lehiaketari goizeko 9etan hasiera emango diote. Izen-ematea dohainik izango da eta egunean bertan egin beharko da, 11:00etan. Iaz parte-hartze handia egon zen, eguraldia txarra izan bazen ere, udal iturriek diotenez. Zehazki, 90 eltzeko izan ziren. Argazkian, hainbat neskato dantzan aurreko erromeria batean.