Algortako Hezetasun auzoko jaiak abiatuko ditu etziko krosak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 4a, 14:24

Etzi, igandearekin, abiatuko dira ofizialki Algortako Hezetasun auzoko jaiak. San Martinen omenezko egitarauaren lehenengo ekimena ohiko krosa izango da, igande honetan goizeko 10:30ean hasiko dena. Jai zaleek, baina, datorren asteburura arte itxaron beharko dute gogoko ekitaldiak izateko. Azaroaren 11n, ostirala, arratsaldeko 5:30ean jaurtiko duten txupinak emango die benetako hasiera jaiei. Eta ez dira gutxi izango, hilak 13ra bitartean, txoko horretan egongo diren ekitaldiak. Izan ere, jai batzorde herrikoiak antolatutako ekitaldiekin batera, Agurra dantza taldeak ospatu ohi dituenak ere izango dira. Hortaz, fandango eta arin-arin erakustaldiak, aurresku txapelketak, eta dantzen alardea egingo dituzte, San Nikolas ikastolako patioan. Jai batzordeak, berriz, ekitaldi anitzez beteko ditu Hezetasun auzoko bazterrak: paella erraldoia, marrazki lehiaketa, txorizo burruntzia, lapikoko txapelketa... Tartean, ostiral eta larunbateko gauetan, kontzertuak eskainiko dituzte Ertz, Psyco, Los Bronco, Eon eta Nafarroa 1512 taldeek. Argazkian, datorren urtarrilean beste kros bat izango da Algortan, Itxartu elkartearen eskutik.

Jaietako egitaraua

Igandea, azaroak 6
• 10:30ean, San Martin krosaren hasiera.

Ostirala, azaroak 11
• 17:30ean, txupinazoa.
• 17:30ean, buruhandiak.
• 18:30ean, diskomobida Bazen Behin zirkua.
• 19:30ean, meza San martin elizan, bere oroimenez.
• 20:30ean, suzko zezena (Reformas Barritu).
• 21:30ean, kontzertua Faduran: Ertz eta Psyco.
• 23:30ean, diskoteka: Dj Nemesis eta DJ Amazona-rekin auzoan.

Larunbata, azaroak 12
• 9:30ean, diana.
• 10:00etan, Auzoko historiari buruzko argazki erakusketa (Sabinok eskainia).
• 10:30ean, Agurra taldeko txistularien kalejira auzoan zehar.
• 10:30ean, umeentzako marrazki lehiaketa.
• 11:00etan, puzgarriak eta ludoteka.
• 12:00etan, tiragoma eta igel lehiaketa.
• 14:00etan, paella erraldoia Fadurako karpan.
• 16:30ean, mus txapelketa Mabe tabernan, Maberen eskutik, hamasei bikote gehienez.
• 18:00etan, umeentzako marrazki lehiaketako sari banaketa.
• 18:00etan, Fandango eta Arin Arinen erakustaldia (San Nikolas ikastolako patioan).
• 18:30ean, idi probak.
• 19:00etan, XIX Aurreskulari txapelketa (gizonezkoa) Juanjo G. Mendibil-en oroimenean. (San Nikolas ikastolako patioan).
• 20:00etan, kalejira trikitilariekin auzoko kaleetatik.
• 20:00etan, txorizo burruntzia.
• 21:00etan, kontzertua: Los Bronco, Eon eta Nafarroa 1512.
• 23:00etan, diskoteka: Dj Nemesis eta Dj Amazonarekin auzoan.

Igandea, azaroak 13
• 9:30ean, diana.
• 10:00etan, auzoko historiari buruzko argazki erakusketa.
• 10:00etatik 11:30era, XXXIII. Lapikoko txapelketako izen ematea.
• 11:00etan, umeentzako tailerrak.
• 11:00etan, XXX. Artisauen erakusketaren hasiera.
• 12:00etan, dantzarien kontzentrazioa (Kasune kalean).
• 12:00etan, kalejira trikitilariekin auzoko kaleetatik.
• 12:30ean, euskal dantzen alardea ikastolako patioan.
• 13:00etan, bitsa festa.
• 13:00etatik 14:30era, Lapikokoaren aurkezpena.
• 17:30ean, Lapikoko txapelketaren sari banaketa.
• 18:30ean, Voces Navarras-en ekitaldia.
• 20:00etan, txokolatada eta txarri erretzea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun