Biharko, larunbata, jaialdi antifaxista antolatu du
Sare Antifaxistak, Leioako Udondo gaztetxean. Urriaren 12a ate joka dagoela, "arraza eta inperialismoaren egunaren kontra"-ko egitarau zabala prestatu dute. Jardunaldi Antifaxistaren edizio berri hau goizeko 11etan abiatuko da, kolektibo alternatiboek beraien materiala erakutsi eta saltzeko tokia izango dutela. Eguerdian, "25 Urte, AnarkHerria" hitzaldia eskainiko du Jakue Pascual soziologoak. Solasaldiaren ostean, 15:00ak aldera, bazkari herrikoia izango da eta arratsaldeko 8etan 121 SobiEHt, Bajo Presion eta JAN taldeek alaituko dute gaua. Kontzertuak bukatzean musika antifaxista izango da. Sarrera 4 eurotan erosi ahal izango da gaztetxeko atean bertan. Bi euro gehiago ordainduta Bajo Presion taldearen diskoa oparituko dute. Argazkian, 2008ko jardunaldi antifaxista.