Ostiral gauerdian abiatu zen hauteskunde kanpaina Hego Euskal Herrian. Azaroaren 20ko Espainiako Estatuko bozak heldu artean, kartel itsasketak, propaganda banaketak eta ekitaldi txiki zein handiak izango dira nagusi herri eta txoko askotan; baita Uribe Kosta eta Erandion ere. Besteak beste, gaur, larunbata, Areetan egingo du Bizkaia mailako ekitaldi nagusia Euzko Alderdi Jeltzaleak. Ohiko lez, Xake plazan batuko dira jelkideak, 18:30etik aurrera. Mitinean Josu Erkoreka Madrileko Kongresurako hautagaiak eta Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak hitza hartuko dute. Biharamunean, berriz, Amaiurrek egingo du ekitaldia Algortan. Hitzordua 13:00etan jarri dute Telletxe plazan. Argazkian, hautestontziak aurreko boza batzuetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!