Gobela ibaia ubidetik atera da etxebizitzak kaltetu gabe

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 5a, 21:12

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologia Zuzendariak abisu laranja ezarri du larunbaterako eta iganderako, euriteak direla eta. Gobela ibaia ubidetik atera da Algortan, horrek etxebizitzak kaltetu ez baditu ere. Agintariak ubidearen egoera adi jarraitzen ari dira. Halaber, Bi-735 errepidea itxita dago 09:00etatik Asuako errotondatik Rontegi zubiko sarreraraino, azken orduetan izandako euriteen ondorioz ur baltsa bat sortu delako. Euskalmeteko estazioek pilatutako ur kopuru handia neurtu dituzte: Galean metro koadroko 100 litroak gainditu dira jada. Halaber, pilatutako gehienezko ur kopurua Bizkaian izan da, Abusuko estazioan (81 litro metro koadro bakoitzeko) eta Mungian (metro koadroko 77 litro).

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez, Añarbeko estazioak (Gipuzkoa) metro koadroko 61 litro jaso ditu larunbateko 00:00etatik eta metro koadroko 56 litro, Galean (Bizkaia). Zaparrada handi samarrak gerta daitezke egunaren azken orduetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun