Koadernoek magistratu eta irakaslearen memoria "bizirik mantentzea" dute helburu, Deustuko Unibertsitateko kideek gogoratu dutenez. "Ahanzturan zokoratzea bere heriotzaren injustizia jasanezina gutxiagotu dadin bermatzea eta, nolabait, horren konplize bihurtzea izango bailitzateke", unibertsitateak zabaldutakoaren arabera.
Orkatz Gallastegi
Lidonen hilketan lagundu zutelakoan, Orkatz Gallastegi berangoztarra zigortu zuten, nahiz eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak hainbatetan salatu frogak eta epaiketak "muntaia" zirela, Estatuak "norbait" zigortu bide zuelako: "Orkatz hasieratik zegoen kondenatuta. Horretarako atxilotu zuten. Lidon ustez hil zutenak hilak ziren, eta errudun zuzenen bat behar zuten, bide batez, Lidonen familiarrek kasu hauetan errudunei aplikatzen zaien 'erantzukizun zibila' jasotzeko. Eta Orkatz hautagai ona zen Ertzaintzarentzat, Eusko Jaurlariarentzat. Eta hor dago, espetxean, Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako auzitegiek, Espainiako Gobernuak, dirua legezko itxurak eginez kobratu beharrak, 'El Correo'k eta bestek kondenatuta". Urtzi Murueta leioaztarra ere auziperatu zuten arren, Lidonen hilketarekin zerikusirik ez zuela izan berretsi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak.