Iker Beristain preso politiko algortarra azaroaren 17 eta 18an epaituko dute Parisen, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Hori dela eta, ostiral horretan, hilak 18, mobilizazioa egingo dute Algortan. Hitzordua 20:00etan jarri dute Telletxe plazan. Frantziako Poliziak Saint Thibault-des-Vignesen (Parisetik gertu, 30 bat kilometrotara ekialderantz) atxilotu zuen 2007ko uztailaren 2an Beristain, ETAko kidea zelakoan. Maiatzaren amaieran, Meaux espetxetik Gradignan-era eraman zutenean, bere epaiketa zentzategitik bideratuta zegoela adierazi zuen AAMk. "Bide horretatik ezarri ahal dioten gehienezko espetxe zigorra 10 urtekoa da", azaldu zuen orduan errepresioaren kontrako erakundeak. Argazkian, Iker Beristainen aldeko kontzentrazioa Algortan alaba ikusten uzten ez ziotenean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!