Urkulluren aurretik, Josu Erkoreka Madrileko Kongresurako hautagaiak hitza hartu zuen. Egun diputatu denak azaldu zuen “EAJk ibilbide luzea” daukala Madrilgo Gorte Nagusietan. 1918an joan ziren lehenengoz, Kongresura eta Senatura, ordezkari jeltzaleak. Ia mende oso bat pasa da harrez gero. "Laurogeita hamahiru urte. Denbora asko da. Baina orduan eta gaur, helburu berbera daukagu: Euskadiren alde lan egitea; Euskadiren defentsan aritzea. Gure herria aurrera ateratzea”, adierazi zuenez.
Iñigo Urkulluren hitzak Areetako mitinean (© EAJ)