Metro Bilbaoko Enpresa Batzordeak berretsi egin du ostiralerako deitutako lanuztea. Izan ere, 2011ko uztailaren 11n sinatutako akordioan, 166 gidari eta 182 geltoki-ikuskatzaile izatea adostu zuten zuzendaritzarekin. Kopuruetan arazorik ez badago ere, kontratuen baldintzen inguruan enpresari "kontratu iraunkorrak eta %100eko jardunekoak" ez errespetatzea eta hitzarmenaren "interpretazio librea" egitea leporatu diote. Era berean, "enpresan sortuko diren lanpostuak aukera-berdintasunaren irizpidearekin bete daitezen" eskatu dute. Mantentze-arloa berregituratzeari dagokionez ere desadostasunek jarraitzen dute bi aldeen artean. Azkenik "inposiziorik" ez dutela onartuko zabaldu dute Enpresa Batzordeko kideek: "ez gidarien txandetan, ez eta Gabon Gaueko zerbitzuan". Argazkian, metroko langileen protesta artxiboko irudian / © LAB Metro Bilbao.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!