Asteburu honetarako, Ikusmenaren eta Gastronomiaren Plazeren Azokaren 23. edizioa antolatuta zegoen Leioan. Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean, ekitaldia arazorik gabe gauzatu zen, euria egin zuen arren. Larunbat arratsaldean, ordea, bertan behera utzi behar izan zuten azoka, Eusko Jaurlaritzak emandako alerta laranja egoera zela-eta. Gauza bera gertatu zen igandean: goizez, euria izan arren, arazorik gabe egin zuten; baina, arratsaldean, bertan behera utzi behar izan zuten berriro ere, oraingoan alerta gorria (haizeagatik eta euriagatik) zela-eta. Nahiz eta euriak gogor jo zuen, aurreikusitako 33 erakusketariak egon ziren Leioako Bulebarrean. Argazkia: © Leioako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!