Hona hemen larriki kezkatzen gaituzten aurten jazotako hainbat gertaera:
1. Aurten hainbat etorkin, disidente sexual eta emakumeen kontrako erasoak izan dira gure kaleetan. Aste Nagusian zehazki, emakumeen kontrako indarkeria matxista eta eraso heterosexistak izan dira. Honek erakusten digu, desagertutzat genituen pentsamendu eta jarrera horiek oraindik ere badirela eta, hezkuntzaren bidez eta ekintzen bidez salatzen ez badira, bere horretan jarraituko dute.
2. Faxismoa eta xenofobia goraipatzen dituzten eskuin muturreko alderdi politikoak eta politikariak berriro aurkeztuko dira hauteskundeetara, naiz eta nazioartean epaituak izan diren beldurraren eta krimenen diktaduren oinordekoak izan.
3. Burutzen hari diren gure eskubide sozialen kontrako politikak, pertsona migratzaileen kontrako legearen gogortzeak… adibide batzuk dira, eta erakusten dute zelan estatuak jendartearen bazterketa jaso dezaketen kolektiboez aprobetxatzen den. Migratzaileotaz hari bagara gainera, are eta jazarpen handiagoa pairatzen dute.
4. Nazismoak judutarrak dianan jarri zituzten bezala garaiko euren akatsak estaltzeko, egungo gobernuek, alderdi politikoek, sindikatu eta komunikabide handiek gauza bera egiten dute migratzaileekin eta gorrotoaren mezua zabaltzen dute herritarron artean, krisi ekonomikoa haitzaki. Lurraldeetako mugak pertsonoi istea eta kapitalari zabaltzea, edo pertsonaren jatorriaren arabera eskubidek modu batean edo bestean kudeatzeak izen bakarra dauka: xenofobia.
5. 2011ko abuztuaren 3an zendutako Rudolf Brazda gogora ekarri nahi dugu, hiruki arrosen artean -nazismo garaian homosexuala izateagatik esterminio eremuetan izandako milaka eta milaka presoen artean- bizirik zegoen bakarra. Kontzentrazio eremuetan eraildako ia 15000 preso homosexualak ere gogora ekarri nahi ditugu.
Hauek adibide batzuk besterik ez dira. Jasanezinak diren gertaerak. Jendarte mugimendu desberdinok jarrera horiekin akabatzeko lanean dihardugu. Horregatik, herritarroi zuzentzen gara azaroak 9, gure herrietan burutuko diren ekimenetan parte hartzera, heteropatriarkalak, arrazistak eta xenofoboak diren jarrera eta gertaera hauek salatzeko.
Gure askatasunaren alde. duintasunagatik: faxismo, gehiagorik ez!
Faxismoaren aurrean mila kolore!
Mobilizazioak:
- Donostia (Gipuzkoa): 20:00etan, mezuak idatziko dituzte Kontxako hondartzako harean.
- Baiona (Ipar Euskal Herria): 19:00etan, elkarretaratzea Herriko Etxean.
- Bilbo (Bizkaia): 19:00etan, “Sistemari epaiketa”, Unamunon (Zazpi Kaleak). 20:00etan, giza kateak heterofaxismoaren kontra, Moyuan.
- Iruña (Nafarroa): 20:00etan, elkarretaratzea Iruñeko Udaletxeko plazan.
- Gasteiz (Araba): 19:30etan elkarretaratzea Andra Maria Zuriaren plazan.
Sare Antifaxista, SOS Arrazakeria eta Gaztehgam
Bat egin duten taldeak:
Sin Kuartel Konpartsa, Aralar, Asociacion Herriarte / Entrepueblos, 3ki gunea (EHGAM Bizkaia, mdma taldea, Euskal Hartzak, BiziGay), Lumagorri, EHGAM Gipuzkoa, Asamblea Libertaria (UPNA), Lumatza (Nafarroako Bollera Feministak), Sare Antifaxista Gasteiz eta Ipar Euskal Herriko Sare Antifaxista.