Equok hiru hauteskunde ekitaldi egingo ditu eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 9a, 20:32

Azaroaren 20an egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeen harira, Bizkaiko Equo.k Uribe Kostan datozen egunotan hiru ekitaldi burutuko dituela iragarri du. Junkal Arruti zerrendaburu duen alderdi ekologistak informazio mahai bana jarriko du Areetan, Sopelan eta Leioan. Lehenengo hitzordua, ostiralean, hilak 11, jarri dute Areetako Xake plaza eta Kale Nagusiaren arteko kantoian Astelehenean, hilak 14, Sopelako Udaletxe plaza hartuko dute ekologistek, haien hauteskunde-programa azaltzeko. Azken saio informatiboa Leioako Bulebarrean egingo dute. Ekitaldi guztiak goizeko 9etatik 13:00etara burutuko dituzte. Argazkia: Bizkaiko Equo / cc-by-nc-sa.

Equoren prentsa oharra

Equo ongizate estatuaren indartzearen eta osasun eta hezkuntza publiko eta kalitatezkoaren alde

Europar Batasunera begiratuz gero, Estatu espainiarra gizarte desberdintasun maila baxuenetakoa eta ongizate estatua gutxien garatuta duten herrialdeetako bat da. Gizarte ongizatean EBeko herrialdeen batez-bestekoa baino gastu gutxiago dauka (Barne Produktu Gordinaren %7, hots, 70.000 milioi euro gutxiago). Horrek osasunean eta hezkuntzan baliabide gutxiago egotea esan nahi du, eta kontzertatutako eskola pribatuak gehitzen doazela kontutan hartuz bestalde.

Egoera horren aurrean, Equo alderdi berde berriak osasuna “pertsonen bizitzako dimentsio dinamiko eta integral bat bezala” ikusten du, eta hori dela eta “osasun sistemak ekimen politikoak behar ditu publikoa, doakoa eta efizientea izaten jarraituko duela bermatzeko”. Equo osasun zerbitzuetan berriz ordaintzeko egungo joeren aurka dago (gaztelerazko “copago” deritzona). Kongresurako Bizkaiko zerrendaburu den Junkal Arrutik argi deritzo: “osasun sistema publikoa gizarte lorpena eta gizartearen ondare da, eta ezin da pribatizatu. Pertsona guztion ongizatea bermatuko dituzten baliabideak eskaini behar dira”.

Equok drogak ardatz hartuta, legalizazio aukeren (kannabisa esaterako) eta menpekotasunen prebentzio eta tratamenduen politikak hobetzeko bideen inguruan, herri eztabaida bat sustatuko du interesatutako eragile eta erakundeekin batera.

Equok bere programatik hezkuntza publiko, doako, ez sexista eta laikoaren aldeko defentsa egiten du “gizarte desberdintasunak gainditzeko ezinbesteko bide bezala, pertsona guztiei hezkuntza tresnak eskaintzen zaizkielako ”. Horregatik, Arrutiren ustetan, hezkuntzan egindako inbertsioa “legegintzaldiaren amaierarako barne produktu gordinaren %7 izan beharko da, eta inoiz ez %5,5 baino gutxiago”.

Equok hezkuntza publikoaren sarea garatu eta indartzeko apustua egiten du. Era berean, iturri publikoekin finantzatutako hitzartutako eskolak progresiboki gutxitzen joatea du helburu, eskola publikoak (finantziazioan eta kudeaketan) eta pribatuak (finantziazio publikorik gabe) egon arte.

Equorentzat emakume eta gizonen, jatorri desberdineko pertsonen edota erlijio desberdineko ikasleen arteko berdintasunerako hezkuntza publikoaren papera oinarrizkoa eta ezinbestekoa da estereotipo faltsuak gainditu eta berdintasunezko gizarte bat lortzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun