Ion Telleria Gaztesarea eta Info7 irratiko kazetaria datozen orduetan geratuko da aske, 12.000 euroko bermea ordainduta,
Info7 irratiak berak zabaldu duenez. Era berean, Olatz Izagirre gazte independentista askatuko dute egunean zehar.
Telleria abuztuaren 12an atxilotu zuen Frantziako Polizian Donibane Lohitzuneko polizia-etxean, sinatzera zihoala. Ostean, Espainiako Auzitegi Nazionalak bere aurka igorritako euroagindua onartu zuen Paueko Auzitegiak, eta kazetari idiazabaldarra espainaratu zuten. Fernando Andreu epaileak espetxeratzeko agindua eman zuen ondoren. Valdemoroko espetxean dute orain. Olatz Izagirre, berriz, Brievako kartzelatik irtengo da, beste 12.000 euro ordainduz gero. Izagirre 2010eko ekainean espainiaratu zuten, bere aurkako euroagindua onartu ostean ere. Izagirre 2010eko maiatzaren 6an atxilotu zuen Polizia frantsesak Lapurdin beste hiru gazte independentistekin batera. Telleria zein Izagirreri Segiko kide izatea leporatzen diete. Argazkian, Telleria / ©
Oarsoaldeko Hitza.