Hilaren 17an, Ikasleen Nazioarteko Egunarekin bat, fakultateari buruzko "argazki erakusketa kritikoa" paratuko du Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleen asanbladak. Topatu.info-k zabaldu duenez, erakustaldia Leioa eta Erandioko campuseko zentroaren eskaileretan ipiniko dute, xedea "fakultateak dituen gabeziak agerian uztea" dela. Erakustaldia antolatzeko laguntza eskatu dute, batez ere argazkiak metatze aldera. Horretarako, irudiak
ggzzasanblada[abildua]gmail.com helbidera bidaltzeko deia egin dute. Aipatu ekimenaz gain, ikasleak beste ekitaldi batzuk prestatzen ari dira Ikasleen Nazioarteko Egunaren karietara, hala nola hitzaldiren bat eta herri bazkaria. Dena den, oraindik ez dute horren zehaztasunik eman. Argazkian, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle kaleratuen afera 19 urte daramatza konpondu gabe.