Aurkezpenaren ondoren zuhaitz bat, ereinotza, landatu dute Alangoko igogailuaren ondoko berdegunean (© Getxoko Udala)

Pedro Antonio Santamariak idatzitako “Vivir con otra mirada. Diario de un enfermo de Parkinson” izenburuko liburua aurkeztu dute gaur goizean Algortan. Argitalpena Getxoko Udala eta ASPARBI Parkinson Bizkaia elkartearen arteko elkarlanaren fruitua da, aipatu gaixotasuna ezagutzera emateko, baita gaixoak zein euren senideak elkartean eta gizartean integratzeko ere. Liburuak lehenengo pertsonan Parkinson gaixotasuna duen pertsonaren esperientzia kontatzen du, Pedro Antonio Santamariarena, udalerriarekin urtetan oso lotuta egon den pertsonarena. Besteak beste, Fadura institutuko irakaslea eta zuzendaria izan da. Aurkezpenaren ondoren zuhaitz bat, ereinotza, landatu dute Alangoko igogailuaren ondoko berdegunean, gaixotasun horrekiko sentsibilizazio ekitaldian. Iaz Bilbon martxan jarritako urteroko jarduera da eta aurten jarraipena Getxon izan du. Liburua 5 eurotan egongo da salgai ASPARBIk Bilboko Erdikoetxe kaleko 3 zenbakian daukan egoitzan. Argazkia: © Getxoko Udala.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!