Gaur, asteartea, zabaldu dute Leioako Altzoan haur eskolarako eskaerak aurkezteko epea. Zentro berria Txomin Aresti ikastetxearen parean altxatu duten eraikinean kokatuko da, zehazki beheko solairuan. 68 toki izango ditu, 0 eta 2 urteko ume leioaztarrentzat. Hartara, 2010ean zabaldutako Artatza haur eskolako 21 lekuak kontuan hartuz, 2012rako 89 txikiek izango dute hezkuntza publikoan matrikulatzeko aukera Leioan. Eskaerak hilaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira, Udal Hezkuntza Sailean (Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 4. solairua). Espainiako Gobernuak 2010ean emandako laguntzetatik, 2,6 miloi euro baino gehiago (2.636.372 euro) jaso zituen
Leioako Udalak,
musika eskola handitu eta haur eskola berria egiteko. Argazkian, Eneko Arruebarrena alkateak lagunduta, obrak bisitatu zituen 2010eko irailaren 23an Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan duen ordezkariak.