Kolektibo Norte Erandio taldearen ekimenez, datorren larunbatean, hilak 12, Carlos Palomino eta Ivan "Kostolom" Khutorskoy eraildako militante antifaxistei omenaldia egingo diete Erandion. "Ez dugu ahazten, ez dugu barkatzen. Borrokan jarraitzea, omenaldirik onena" lelopean, 14:00etan abiatuko dituzte ekitaldiak. Ordu horretan, herri bazkaria izango dute aurretik txartela erosi dutenek. Tiketa bost eurotan eskura daiteke dagoeneko Erandioko Matxinadan zein Bilboko Streetwarriors dendan. Bazkalostean bideo-emanaldia izango dute. Arratsaldeko 7etan, berriz, omenaldi ekitaldia egingo dute udaletxearen aurrean, Irailaren 23a plazan. Carlos Palomino Vallecasko 16 urteko gazte antifaxista labankadaz hil zuen Josue Estebanez de las Heras militarrak 2007ko azaroaren 11n, Madrilgo metroan. Khutorskoy, 26 urterekin Errusiako RASH mugimendu skinhead antifaxistaren buruzagietako bat zen. 2009ko azaroaren 16ko gauean, bizkarrez zegoela burura bi tiro botaz akabatu zuten, Moskuko bere etxeko atarian. Argazkian, "Kostolom" (ugatz) / ©
BAF Corunha.