Getxoztar bat atxilotu dute edari alkoholdunen eraginpean bost autoren kontra jotzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 10a, 13:49

Getxoko 31 urteko auzotar bat atxilotu dute gaur goizaldean udaltzainek, Itzubaltzeta / Romoko Gobelaurre eta Ibaigane kaleetan aparkatuta zeuden bost autoren aurka jo eta alkohol-maila hirukoiztea egotzita. Gertakaria 3:56 aldera jazo da. Ordu horretan izan dute Getxoko Udaltzaingoko Koordinazio Zentroan Ibaigane kalean izandako trafiko istripu baten berri. Poliziak bertara hurbildu dira eta aparkatuta zeuden beste auto batzuen kontra jo duen autoko gidaria aurkitu zuten. "Une horretan, gidariak aluminiozko barra bat, metrotik gorako luzerakoa, zeraman aldean, eta itxuragatik, edari alkoholikoen eraginpean zegoen", zehaztu dute udal arduradunek. Alkohol-maila neurtzeko proban hirukoiztu egin du baimendutakoa, iturri berberen arabera. Gauzak horrela, atxilotu egin dute bide segurtasunaren aurkako delitua egin duelakoan eta epailearen esku utzi dute.

Aluminiozko barraz gain, autoko gidariaren eserleku azpian aurkitu ei dute udaltzainek U.S Army-ko aizto militarra. Hori dela eta, espediente administratiboa zabaldu dute, Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea urratzea egotzita.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun