"
Asmatu zure formula" izeneko kanpainaren harira, ostiral honetarako, hilak 11, "Haurtzaroa gogoratuz" lelopeko ekimena prestatu du
Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak (PGGA). Ekimenak bi helburu ditu. Alde batetik, garai batean herriko plazan ikusten ziren haur eta gazteen jolasak berreskuratzea. Horien artean jarri dituzte "porteriak, tazoak, tinbreak jo", eta abar luze bat. "Denboraren poderioz eta teknologia berriekin batera jolas hauek desagertzeko arriskuan ikusten ditugu", adierazi dute tokiko neska-mutilek. Bestetik, Astillero plaza gazteekin bete nahi dute, garai batean bezala. Finean, "garai batean herriko plazetan sumatzen zen haize fresko hori berreskuratzea eta kalea guztiona dela aldarrikatzea", PGGAkoek zehaztu dutenez. Gauzak horrela, bihar, 17:30etik aurrera izango dira Astillero plazan. Argazkian, abuztuaren 8an
herritarren arbuioa jaso zuen Ermitatze gaztetxea husteak.