Basagoiti eta Arrue izango dira iluntzean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 10a, 17:47

Azaroaren 20an egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeen harira, gaur iluntzean mitina emango du PPk Algortan. Popularrek High Tech Tamarises hotelean jarri dute hitzordua, iluntzeko 19:30ean. Zaleek Antonio Basagoiti Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako PPren presidentea eta Marisa Arrue Getxoko bozeramaile eta Espainiako Kongresurako Bizkaiko zerrendako bigarrena izango dituzte entzungai. Arrue Espainiako diputatua izan zen 2004 eta 2008 bitartean. Besteak beste, Kultura batzordeko bigarren idazkaria eta presidenteordea izan zen. 2008ko hauteskundeetan, ordea, jesarlekua galdu zuen Josu Montalba PSE-EEko kidearen onerako. Argazkian, Arrue eta Basagoiti 2009an, Salsidu eta Zubilleta auzoetan uholdeek eragindako kalteak aztertzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun