Ostiral honetan, azaroak 11, gaztetxeen hustuketei buruzko bideo emanaldia eta tertulia hartuko du Algortako
Eztabaida gune antiautoritarioak. Algortako Gazte Asanbladak antolatuta, Iruñeko
Euskal Jai eta Bilboko Errekalde auzoko
Kukutza eremu autogestionatuetako kideek hitza hartuko dute. Saioa arratsaldeko 6:30ean hasiko da. 1994ko maiatzaren 7a, mila pertsona inguru bildu zituen manifestazio baten ondoren, abandonaturik zegoen Euskal Jai pilotalekua okupatu zuen Iruñeko Gazte Asanbladak. Hainbat saiakeren ostean, 2004ko abuztuaren 16an hustu zuten. Kukutza III gaztetxearen eraisketa, ordea, gertuago daukagu. Irailaren 21ean ez ezik, hurrengo egunetan ere, gogor oldartu zitzaien manifestariei Ertzaintzak, dozenaka atxilotu eta zauritu eraginez. Atzo bertan
epaitu zituzten Kukutza gaztetxearen eraisketa salatzeko irailaren 24ko elkarretaratzearen ostean Ertzaintzak identifikatutako neska-mutil algortarrak. Argazkian, ertzainak Kukutza aurrean, 7.000 lagunen manifestazioaren aurka gogor oldartu baino lehen / © Bilboko Branka.