Erandion barrena ibiliko da igandera bitartean EAJ

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 11a, 08:48
Euzko Alderdi Jeltzaleak hiru ekitaldi egingo ditu igandera bitartean Erandion, egun bakoitzeko bat. Gaur, ostirala, Astrabuduko Madaripe kaleko azoka txikian ibiliko dira jeltzaleak, 11:30etik aurrera. Larunbaterako ere aipatu auzoa aukeratu du EAJk hauteskunde ibilbidea egiteko. Hitzordua 18:30ean jarri dute. Azkenik, azaroaren 20ko Espainiar Estatuko bozetarako bidean, igande honetarako, hilak 13, Altzagan antolatu dute ekitaldi politikoa EAJkoek. Aipatu ekitaldian Iñigo Iturrate eusko legebiltzarkideak eta Ruth Martinez Senaturako hautagaiak hitza hartuko dute, 12:30ean hasita, Irailaren 23a plazan (udaletxe aurrean). Argazkian, udal hauteskundeetan ere Erandioko udaletxeko plazan egin zuen mitina EAJk.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun