A Lamako espetxera bidean da Gorka Martinez preso urduliztarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 11a, 13:00

Gorka Martinez Ahedo Urdulizko euskal preso politikoa Sevillako espetxetik Pontevedrako A Lamara bidean dela jakinarazi du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. "Gaur edo bihar helduko da bertara, bidean hainbat egun eman ostean", zehaztu dutenez. A Lamako espetxea Urdulizetik 718 kilometrotara dago. Martinez Ahedo 1997ko abenduaren 10ean atxilotu zuten Orleans-en, Frantzian, ustez poliziak ETAren Bizkaia komandoa desegin ondoren ihes eginda zegoela. 2004ko uztailean Espainiako Entzutegi Nazionalak 32 urteko espetxe zigorra jarri zion urduliztarrari, 1994ko apirilaren 28an, Trapagaranen, erakunde armatuak eginiko atentatu batean "laguntzaile lana" egin zuelakoan. Benigno Villalobos guardia zibila hil zen ekintza hartan. Argazkian, presoen aldeko mobilizazioa eskualdean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun