Auzolanak egingo dituzte asteburuan Sopelako Sekeko gaztetxean

Irailaren hasieran aste betez egin bezala, asteburu honetan konponketa lanak egingo dituzte Sekeko gaztetxean. Gauzak horrela, antolatutako auzolanetan parte hartzera deitu du Gazte Asanblada Sopeloztarrak. Oraingo honetan teilatuan egingo dituzte konponketak. Gaur eta bihar 16:00etan jarri dute hasteko ordua. Igandean, berriz, goizeko 10etan batuko dira. "Sekekoren konponketa lanetan parte hartu nahi baduzu, ordu hauetan, eta gogo askorekin etorri baino ez duzu egin behar!", adierazi dute gazte asanbladakoek. Argazkian, Sekeko gaztetxea / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun