Getxoberpiztu! proiektua aurkeztuko dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 11a, 17:15

Larunbat honetan, azaroak 12, Getxoberpiztu! izeneko proiektuaren aurkezpena egingo dute Algortako kultur etxean, Villamonte kalean. Hitzordua 12:00etan jarri dute. Egitasmo horren helburu nagusia "erabakiak hartzeko prozesu kolektiboa sortzea da, espazio publikoaren erabilera eta eraldatze autogestionatua sustatzeko asmoz", sustatzaileek azpimarratu dutenez. Gura duen pertsona ororen elkarlanaz, Aretxondo kalean dagoen orube baten eraldatzea eta egokitzapena proposatzen dute. "Eraberritutako espazio hau auzokideen topagunerako lekua izan nahi du, non kirola egitea, jolastea, naturarekin kontaktuan egotea, denbora trukatzea edota hainbat pertsona ezagutzea posible izango den. Espazio publikoaren garrantzia azpimarratu eta bizilagunen, eta bereziki gazteen, gaitasun sortzailea nabarmenduko duen tokia sustatu nahi dugu", azaldu dutenez. Proiektuaren helburuak eta nondik norakoak azaldu ostean Aretxondo kaleko orubera joango dira, proposamenak leku hartuko duen tokia ezagutzeko eta ezagutzera emateko. Argazkian, Getxoko Gazteria Zerbitzuaren Wanted ideia lehiaketa irabazi duen "Getxoberpiztu!" proiektuarekin sustatzaileak / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun