Abiatu dituzte Algortako Hezetasun auzoko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 11a, 18:56

Ofizialki Algortako Hezetasun auzoko jaiak pasa den igandeko krosarekin hasi baziren ere, San Martinen omenezko festak oraintxe abiatu dira, atzeratutako txupinaren jaurtiketa dela medio. Hemendik eta igandea amaitu arte ez dira gutxi izango txoko horretan egongo diren ekitaldiak. Izan ere, jai batzorde herrikoiak antolatutako ekitaldiekin batera, Agurra dantza taldeak ospatu ohi dituenak ere izango dira. Hortaz, fandango eta arin-arin erakustaldiak, aurresku txapelketak, eta dantzen alardea egingo dituzte, San Nikolas ikastolako patioan. Jai batzordeak, berriz, ekitaldi anitzez beteko ditu Hezetasun auzoko bazterrak: paella erraldoia, marrazki lehiaketa, txorizo burruntzia, lapikoko txapelketa... Tartean, gaur eta biharko gauetan, kontzertuak eskainiko dituzte auzoan zein Faduran. Hezetasuna Josu Doncel bertako bakarlariak eta DJek babestuko dute. Fadurako karpako txosnagunean, ordea, Ertz, Psyko, Ahier, Bronco, Eon, Nafarroa 1512 eta Baltzak taldeek joko dute. Argazkian, Baltzak aurtengo Guaitorock maketa lehiaketaren irabazleak / © Baltzak.

Jaietako egitaraua

Ostirala, azaroak 11
• 17:30ean, txupinazoa.
• 17:30ean, buruhandiak.
• 18:30ean, diskomobida Bazen Behin zirkua.
• 19:30ean, meza San martin elizan, bere oroimenez.
• 20:30ean, suzko zezena (Reformas Barritu).
• 21:30ean, kontzertua Faduran: Ertz, Psyko eta Aiher.
• 22:00etan, erromeria auzoan Josu Doncelen eskutik.
• 23:30ean, diskoteka: Dj Nemesis eta DJ Amazona-rekin auzoan.

Larunbata, azaroak 12
• 9:30ean, diana.
• 10:00etan, Auzoko historiari buruzko argazki erakusketa (Sabinok eskainia).
• 10:30ean, Agurra taldeko txistularien kalejira auzoan zehar.
• 10:30ean, umeentzako marrazki lehiaketa.
• 11:00etan, puzgarriak eta ludoteka.
• 12:00etan, birziklapen tailerra.
• 12:00etan, tiragoma eta igel lehiaketa.
• 14:00etan, paella erraldoia Fadurako karpan.
• 16:30ean, mus txapelketa Mabe tabernan, Maberen eskutik, hamasei bikote gehienez.
• 18:00etan, umeentzako marrazki lehiaketako sari banaketa.
• 18:00etan, Fandango eta Arin Arinen erakustaldia (San Nikolas ikastolako patioan).
• 18:30ean, idi probak.
• 19:00etan, XIX Aurreskulari txapelketa (gizonezkoa) Juanjo G. Mendibil-en oroimenean. (San Nikolas ikastolako patioan).
• 20:00etan, kalejira trikitilariekin auzoko kaleetatik.
• 20:00etan, txorizo burruntzia.
• 21:00etan, kontzertua Faduran: Bronco, Eon, Nafarroa 1512 eta Marmoka Baltzak.
• 23:00etan, diskoteka: Dj Nemesis eta Dj Amazonarekin auzoan.

Igandea, azaroak 13
• 9:30ean, diana.
• 10:00etan, auzoko historiari buruzko argazki erakusketa.
• 10:00etatik 11:30era, XXXIII. Lapikoko txapelketako izen ematea.
• 11:00etan, umeentzako tailerrak.
• 11:00etan, XXX. Artisauen erakusketaren hasiera.
• 12:00etan, dantzarien kontzentrazioa (Kasune kalean).
• 12:00etan, kalejira trikitilariekin auzoko kaleetatik.
• 12:30ean, euskal dantzen alardea ikastolako patioan.
• 13:00etan, bitsa festa.
• 13:00etatik 14:30era, Lapikokoaren aurkezpena.
• 17:30ean, Lapikoko txapelketaren sari banaketa.
• 18:30ean, Las Voces de Navarra-ren ekitaldia.
• 20:00etan, txokolatada eta txarri erretzea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun