Motor istripua izan duen ustezko lapurra atxilotu dute Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 11a, 19:26

Ertzaintzak gizonezko motorista bat atxilotu zuen atzo Areetako Santana auzoan, emakume bati poltsa indarrez tira eginda lapurtzen saiatu zitzaiolakoan. Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, gertaera arratsaldeko 5:30ak aldera izan zen. Ordu horretan, andra Santa Ana kaletik oinez zihoala motorrez zebilen gizonezko batek bere ondotik pasa, poltsa oratu eta tiraldi batez kendu egin ei zion. Handik metro batzuetara, baina, ustezko ebasleak trafiko istripua izan zuen. Une hori bere gauzak berreskuratzeko eta Ertzaintza deitzeko erabili zuen emakumeak. Polizia-patruila bat bertaratuta, motorista atxilotu eta ospital batera lagundu zuen, bertan istripuan pairatutako zauriengatik ebakuntza egin ziezaioten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun