Metro Bilbaoko
LABek adierazitakoaren arabera, langileen %80k babestu dute ostiral honetarako deituta zegoen lanuztea. Basaurin egindako elkarretaratzean, berriz, 125 lagun baino gehiago bildu omen dira. Izan ere, gaur bertan inauguratu dute bertoko bigarren geltokia, Arizkoa kontuan hartuta. Garraio enpresako zuzendaritzat, ordea, bestelako datuak eman ditu. Tokiko arduradunen hitzetan, lantaldearen %14,5 baino ez du bat egin geldialdiarekin. Ziurtatu dutenez, "horiek bakarrik izango dituzte murrizketak azaroko soldatan". Zuzendaritzaren arabera, trenen %58 ibili da lanuzteak iraun duen hiru orduetan (goizeko 9:30etatik 12:30era). Hurrengo greba egunei dagokienez, 23 eta 30ean, ordutegia goizeko 5:45etatik 7:45etara izango da. Langileen ordezkarien ustez, kontratazioei buruz uztailaren 11n hitzartutakoa "betetzeko asmorik ez" dauka Metro Bilbaoko zuzendaritzak. Argazkian, Basauriko geltoki parean egin dute prentsaurrekoa eta elkarretaratzea Metro Bilbaoko langileek / © LAB Metro Bilbao.