Joan den igandean Baionan jokatu zen 2011. urteko ABE (Arraunlari Beteranoen Elkartea) ligaren azken estropada.
Estropa.net-ek zabaldu duenez, Arkote nagusitu zen bertan, baina Zierbenakoak bigarren ailegatu zirenez, garaipena ez zen nahikoa izan Meatzaldekoei liga kentzeko. Aurtengoa ABE ligaren laugarren edizioa izan da eta guztira zazpi talde parte hartu dute: eskualdeko Arkote, Getxo eta Lutxana-Deustu eta Zierbena, Sestao, Fortuna eta Ibaialde. Horietaz gain, bi talde gonbidatu ere izan dira: Pontejos eta Endaika. Zierbenak 53 puntu eta bost bandera eskuratu ditu, Donostia, Sestao, Plentzia, Algortako Portu Zaharra eta Zierbenakoa, hain zuzen. Plentziarrek 48 puntu eta Erandio, Armintza eta Baionako banderak metatu dituzte. Getxoztarrak hirugarren sailkatu dira 41 punturekin ea Lutxanarrak laugarrenak izan dira, deustuarrekin batera lortutako 34 puntuei esker. Argazkian, Zierbenako eskifaia / © Estropa.net.