Alerta horia piztu dute bihar eta etziko haizeteengatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 11a, 20:40

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, 80 eta 100 kilometro orduko arteko haize boladak espero dira larunbat eguerditik igande eguerdira. Hori dela eta, alerta horia ezarri du bi egunetarako Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Euskalmetek dioenez, mendialdeetan eta aterpe gabeko lekuetan haizeak 100 kilometro orduko abiadura gainditzeko probabilitatea dago. Gainerako tokietan 80 kilometro orduko abiaduratik gora izan daitezke haize boladak. Argibide gehiagorako, kontsultatu UKBERRI.NETeko eguraldi zerbitzua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun