Bihar, astelehena, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dute Ion Etxegarai Begoña,
Efe albiste agentzia aipatuta ABC egunkariaren edizio digitalak zabaldu duenez. Sopeloztarrarentzat bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen dute, 2002ko martxoaren 15ean Algortako kutxazain batean lehergailu bat jartzea leporatuta. Aipatu iturrien arabera, fiskalak adierazi du dagoeneko gertakari horregatik kondenatutako Orkatz Gallastegi Sodupe berangoztarrarekin batera, egun horretan Iturgitxi kalean kokatutako La Caixaren kutxazainaren ondoan lehergailu bat jarri zuela. Hain zuzen ere, bere kabuz epailearengana aurkeztera zihoanean atxilotu zuten Etxegarai iazko azaroaren 24an. Handik lau hilabetera, martxoaren 30ean, askatu zuten, 20.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Mutilari zein Gabi Basañezi apirilaren 4an Sopelan egindako
harrera kolpeka desegin zuen Ertzaintzak. Argazkian, egun horretako zaurituetako bat / © Sopela.net.