Astelehenera arte luzatu dute haizete alerta horia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 13a, 21:26

Haizeteak direla eta, larunbatean ezarri zuen abisu horia bihar eguerdira arte luzatu du Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak. Jaizkibelen orduko 100 kilometroko haize boladak izatera heldu ziren atzo, nahiz eta nabarmenenak Aoizen eman, orduko 113,5 kilometrotara iritsita. Bihar, hegoaldeko haize indartsuarekin jarraituko dugu, baina egunaren lehenengo zatian besterik ez: arratsaldean eta gauean, frontea pasa eta gero, haizea nabarmen baretuko da, Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera. Egun osoan hodei ugari izango dira, eta euria egingo du, batez ere arratsaldean eta gauean. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira: kostaldean 20 ºC ingurukoak eta barnealdean 15-18 ºC artekoak izango dira. Argazkian, hainbat lagun ontzia lotzen aurreko haizete batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun