Santa Zezilia egunean 200 lagunek baino gehiagok batera abestuko dute Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 14a, 12:19

"Santa Zezilia aprobetxatu herrian abesteko elkartuko garen data gisa". Horixe bera dio Iñaki Gonzalez Simon Otxandategiko arduradunak. Dantza taldeko, Emakumeen Elkarteko, parrokiako eta Nagusien Etxeko abesbatzak batu dira jada azaroaren 27ko ekimenera; baita Musika Eskola eta ikastetxe publikoko neska-mutilak ere. Orotara, 200 lagun baino gehiago izango dira. Talde bakoitzak abesti bat kantatuko du eta, amaitzeko, guztiek batera interpretatuko dituzte bi abesti. Ekitaldirako kanta berri bat prestatu dute. Egun horretan kantatu nahi duten Berangoko pertsona guztiei zabalik dago ekimena. Entseguak azaroaren 16an eta 23an egingo dituzte Berangoko udaletxearen behealdean, 20:00etatik aurrera. Argazkian, udaletxe aurrean egin nahi dute emanaldia / © Uribetur.

Emanaldia 13:00etan izango da udaletxe aurrean, baina euria egitekotan, Santo Domingo de Guzman eliza barrura aldatuko dute. Ondoren, herri bazkaria egongo da udal pilotalekuan, nahi duen guztiak izena eman ahal izango duela. Parte hartuko duten taldeetako batekin harremanetan jartzea baino ez dago, aurretik 15 eurotan egongo diren txartelak erosteko. Behin bazkalduta, dantzaldia egingo dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun