Gazte bat atxilotu dute Berangoko diskoteka batean beste bat edalontziarekin eraso duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 14a, 13:25

Ertzaintzak 18 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbat goizaldean, lesio delitua egotzita. Berangoko diskoteka baten barrualdean beste mutil bat edalontzi batekin erasotzea leporatzen diote. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, goizaldeko 3:30ak aldera izan zuten gertaeren berri. Ertzainak bertara heldu ziren unean gazte bat artatzen ari ziren DYAko boluntarioek, aurpegian ebakia zuelako. Dirudienez, edalontzi batekin jo zuen beste mutil batek, oraindik ikertzen dabiltzan arrazoiengatik. Bertan zen ustezko erasotzailea, lesio delitua egotzita atxilotu egin zutena. Zauritua, ordea, Gurutzetako ospitalera eraman zuten zauriak osatzeko eta, ondoren, salaketa jarri zuen komisarian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun