Algortako taberna bateko 21 urteko zerbitzari barakaldoarra eta 26 urteko auzokide getxoztarra atxilotu zituen atzo, igandea, Getxoko Udaltzaingoak; aipatu ostalaritza establezimenduaren barruan haxixa saltzea egotzita. Tokiko poliziek "aspaldi egiten ari ziren taberna horretako jardueraren jarraipena, auzokoen kexak jaso ostean, uste baitzuen udalerriko gazteei estupefazienteak saltzen zietela bertan", udal iturriek adierazi dutenez. Bi lagunak atxilotzeaz gain, dastalekua zigilatu egin dute, epaileak erabaki bat hartu arte. 2011n zehar lau dira Getxoko Udaltzaingoak aldi baterako zarratu dituen tabernak, berauetan droga saltzen zelakoan. Argazkian, Getxoko udaltzain bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!