Fiskaltzaren arabera, Iturgitxiko kutxazainaren inguruetan hainbat objektu batu zituzten poliziek, hala nola, latexko eskularruak, jertse bat, txano moduko zapi bat eta bi kamiseta, gorri eta zuri kolorekoak, haietako batean Etxegarai akusatuari dagozkion arrasto genetikoak identifikatu direla".
Iazko azaroaren 24an atxilotu zuten Etxegarai, bere kabuz epailearengana aurkeztera zihoanean. Handik lau hilabetera, martxoaren 30ean, askatu zuten, 20.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Mutilari zein Gabi Basañezi apirilaren 4an Sopelan egindako harrera kolpeka desegin zuen Ertzaintzak. Ondoren, Ertzaintzaren jokabidea salatu zuen Sopelako Udalbatzak.
Gaur, Espainiako Auzitegi Nazionalean egitekoa zen Ion Etxegarai Begoña gazte sopeloztarraren aurkako epaiketa atzeratu dute.