Areetako Andres Isasi Musika Eskolak bihar, asteartea, hartuko du zentroaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldietan lehenengoa. Errezitaldian bertoko taldeek parte hartuko dute: Korapilo fanfarrek, Camerata Hamaika txirula taldea, helduen abesbatza, Andres Isasi hari orkestra eta Andres Isasi akordeoi taldea, hurrenez hurren. Asteazkenean, berriz, irakasleen kontzertua izango da eta honako hauek arituko dira: Patxi Azurmendi biolin-jotzailea eta Maria Eugenia Martinez piano-jotzailea; Nuria Busto eta Mario Clavel txirula-jotzailea, eta Pia Rojas piano-jotzailea; Imanol Ormazabal kantaria eta Luminita Duca piano-jotzailea; eta Ibon Perez del Palomar txirula-jotzailea eta Marisa de Icaza piano-jotzailea. Errezitaldi guztiak 19:30ean hasiko dira eta sarrera doan izango da, ostegunekoa (hilak 17) salbu, gonbidapen-txartela beharko baita. Argazkian, Joxean Llorente eskolako zuzendaria eta Josu Loroño zinegotzia, urteurren ekitaldien aurkezpenean / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!