Guardia Zibilak 2010eko irailaren 14an atxilotu zuen Erika Bilbao Barzena. Bost egunez inkomunikaturik egon ondoren
torturak eta tratu txarrak pairatu izana salatu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean. Egun horietan hainbat mobilizazio egin ziren Leioan. Orain, horiek egiteagatik 3.000 eurotako zigorra jarri nahi diote torturak salatu zituen herritar bati, tokiko ezker abertzaleak jakinarazi duenez. Hori guztia gaitzetsi eta dirua lortzeko hiru bide jarraituko dituzte: batetik, ostiral honetan, azaroak 18, Vendetta eta Itziarren Semeak taldeen kontzertua izango da Udondo gaztetxean, 21:30ean. Sarrera 5 eurotan egongo da, aipatu isuna ordaintzeko dirua ateratzeko asmoz. Bestalde, hilaren 24ean, mobilizazioa egingo dute 19:00etan Leioako Bulebarrean. Egun berean mozioa aurkeztuko dute udal osoko bilkuran. Argazkian, irailaren 14an atxilotu zuten Erika Bilbao eta egun horietan mobilizazioak egin ziren Leioan.