Schams elkarte arabiarrak hainbat ikastaro abiatu du Algortan eta Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 15a, 13:59

Schams integrazio soziokulturalerako elkarte afro-arabiarrak zenbait ikastaro jarri du martxan Algortako Aldai Patronatuan eta Getxoko Geroa ikastolan. Izan ere, arabiar eta euskal herritarren arteko harremana sendotzea xede duen elkarteak atzo eman zion hasiera ikasturte berriari, barre yoga, footing eta atletismoa, sabel dantza, barreterapia, emakumeentzako tenisa, eta alemanera eta frantses tailer eta eskolak emanez. Goizetan, Aldai Patronatuan burutzen dituzte ekimenak eta arratsaldean, berriz, ikastolan. Schams elkartea iaz hasi zen hainbat ikastaro Geroa ikastolan eskaintzen, presidentea bertako Sarri guraso elkarteko kidea izanik. Argibide gehiagorako schams2011@hotmail.es posta elektronikora idatzi edo 633 469 346 (Hanna) telefonora idatz daiteke. Argazkian, sabel dantza ikastaro bat / © Ezkerraldeko Berbalagunak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun