Aralarrek gogoratu du ekimena aurkeztu zuela Legebiltzarrean prozedura kriminaleko legea aldatua izan zedin eskatzeko, eta Amnesty Internationalek eskatu bezala, inkomunikazioa bertan behera utzia izan zedin. Izan ere, inkomunikazioa indarrean dagoen bitartean, tortura izango da. Eta hori da behin eta berriro esan diona Espainiako Estatuari Amnesty Internationalek.
Portu eta Sarasolaren kasuarekin agerian geratu da neurtzeko bi baremo oso ezberdin erabiltzen dituela Espainiako Estatuak. Horregatik, behar-beharrezkoa deritzo edozein giza eskubideren urraketaren aurrean eskubide guztiak bermatzea pertsona guztiei, horrela bakarrik lortuko delako benetako bake iraunkorra, eta horrela bakarrik gaindituko direlako gatazkaren ondorioak.