Carlos Palomino Vallecasko 16 urteko gazte antifaxista labankadaz hil zuen Josue Estebanez de las Heras militarrak 2007ko azaroaren 11n, Madrilgo metroan. Khutorskoy, 26 urterekin Errusiako RASH mugimendu skinhead antifaxistaren buruzagietako bat zen. 2009ko azaroaren 16ko gauean, bizkarrez zegoela burura bi tiro botaz akabatu zuten, Moskuko bere etxeko atarian.
Ekitaldia argazkitan
"Ojos que no ven, victimas del fascismo desde la transicion"
Ojos que no ven: Víctimas del fascismo desde la transición from Atuba on Vimeo.
Kolektibo Norte Erandio taldearen ekimenez, pasa den larunbatean Carlos Palomino eta Ivan "Kostolom" Khutorskoy eraildako militante antifaxistei omenaldia egin zieten 30 lagunek Erandion. Bildutakoek udaletxe aurrean egindako herri indabada batekin eman zioten hasiera egunari. Ondoren, Luis Moles-en "Ojos que no ven, victimas del fascismo desde la transicion" dokumentala ikusi eta 1975etik hona Estatu espainolean "terrorista faxistek eraildako" 100 bat lagun gogoratu zituzten, tartean 1999an Itzubaltzeta / Romon jipoi basati batez hildako Alejo Aznar. Horren ostean, "Ez dugu ahazten, ez dugu barkatzen. Borrokan jarraitzea, omenaldirik onena" lelopeko elkarretaratzea egin zuten toki berean, "eroritako kamaradei" Ibaizabalen urtean lore eskaintza egin aurretik. Argazkian, egindako elkarretaratzea.