Leioako Merkatarien Elkarteak bezeroak sarituko ditu Gabon egunetan. Beraiei zuzendutako deskontuak, opariak eta bestelako ekintzak prestatu ditu data horietarako. Alde batetik, herria apaintzeko eta "egun berezi hauetan gure kaleetan behar den magia berpizteko" dendariek zuhaitzak jarriko dituzte saltokien ateetan, abenduaren 17tik aurrera. Gainera, Gabon zuhaitz horiek herriko ikastetxeetako umeek egindako postalekin apainduta egongo dira. "Horrela familiak dendarik denda pasa daitezke euren postala aurkitzeko", udal iturriek adierazi dutenez. Bestalde, abenduaren 23an, aski ezaguna den ekintzaren txanda izango da. Leioako Merkatarien Elkarteak eta Leioako Udalaren Kultura sailak, gaztainak banatuko dituzte doan herriko familien artean. Argazkia: © Leioako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!