Datorren astelehenerako, azaroak 21, elkarretaratzea deitu du
Metro Bilbaoko greba batzordeak, garraio enpresako zuzendaritzak "negoziatzeari uko" egin ostean. Hilaren 23 eta 30erako deitutako
lanuzteen harira, Precon izan dute batzarra gaur goizean alde biek. Metro Bilbaoko zuzendaritzak kontratazioei buruz uztailaren 11n hitzartutakoa "betetzeko asmorik ez" daukalako ari dira mobilizatzen langileek. Sindikatuetako ordezkariek Europa Press albiste agentziari adierazi diotenez, "presio neurriak (lanuzteak) mahai gainean egon artean negoziatzeko asmorik ez" dutela helarazi diete metroko arduradunek beharginen ordezkariei, Iñaki Prego Metro Bilbaoko kontseilari ordezkaria izan zenean
bitartekaritza eskaintza egin zuena. Hori ikusita, astelehenean, hilak 21, garraio enpresako Bilboko egoitzaren aurrean kontzentratuko dira langileak, 10:00etan. Argazkian, metroko langileen protesta artxiboko irudian / ©
LAB Metro Bilbao.