Bi emakume atxilotu dituzte Leioako obra batzuetan kobre-haria lapurtzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 16a, 12:45

Ertzaintzak 20 eta 24 urteko bi emakume atxilotu zituen atzo arratsaldean, Leioako obra esparru batean kobrea lapurtzea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, Gaztelubide kalean harrapatu zituzten ustezko lapurrak herri babes lanak egiten zebiltzan agenteek, 13:15 aldera, aipatu eremutik irteten ari zirela. Aldean zeramaten kutxan kobre-hari kopurua handia aurkitu omen zuten ertzainek. Obretako arduradunari galdetuta, bi emakumezkoek hesitutako esparrura sartzeko zein bertatik ezer hartzeko baimenik ez zutela adierazi zien horrek, polizia iturriek adierazi dutenez. Hori dela era, atxilotu egin zituzten, lapurreta delitua egotzita. 1.500 euroko balioa zuen kobre-hariak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun