Hizkuntz gutxituen Europako musika jaialdian Euskal Herria ordezkatuko du asteburuan Sirokak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 16a, 13:08

Larunbat honetan, azaroak 19, Liet International 2011 hizkuntz gutxituen Europako musika jaialdiaren final handia jokatuko da Udine hirian, Italiako Estatuko Friuli eskualdean. Hain zuzen ere, epaimahaiak aukeratutako 12 lehiakideen artean izango da Leioa, Erandio, Balmaseda eta Ugaoko Siroka taldea; baita Uribe Kostan oso ezagunak diren Skama La Rede asturiarrak ere. Jaialdiko zortzigarren edizioaren finala honako taldeek osatuko dute: Noid (Karelia), Rollfa (Sami), Manam (Eskozia), The Silent Woo Goore (Udmurt), Aoife Scott (Irlanda), Janna Eijer (Frisia), Priska (Friuli), Coffeeshock Company (Austriako gutxiengo kroata), Cuntra Löm (Italiako gutxiengo ladinoa), Rezia Ladina (Suitza). Horrenbestez, larunbatean, "Hi Vascofona!" abestiaren ordezkatuko du Sirokak Euskal Herria, 21:00etatik aurrera, Giovanni da Udine antzokian. Taldekideek jakinarazi dutenez, festibala Internet bidez zuzenean ikusteko aukera egongo da (streaming bidez) helbide hauetan: www.arcoiris.tv eta www.liet.nl. Azken horretan taldeei boza on line emateko aukera egongo da. Argazkian, Siroka aurreko batean Kurkudin.

"Badakigu, zuzenean emititzeko aukerari buruz, EITBrekin harremanetan jarri direla antolakuntzakoek, baina ez dakigu ideia hori aurrera doan", gaineratu dutenez. Jaialdiaz gain, ondoko egitaraua izango du Sirokak:

Azaroak 18, ostirala
21:30 Kontzertua Cas Aupa lokalean (Val’ de Aupa 2, Udine), Trùc taldearekin.

Azaroak 19, larunbata
09:00 Elkarrizketa Radio Onde Furlane irratian.

Asteburu osoan zehar
Frisiar eskualdeko Omrop Fryslân telebista katekoak Sirokarekin egongo dira taldeari eta Euskal Herriari buruzko dokumentala egiten.

Gainera, bidai osoarekin bideo bat ekoiztuko du Sirokak.

"Hi Vascofona!" bideoklipa (cc-by-sa Siroka)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun