Nafarroako konkistari buruz arituko dira bihar Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 16a, 14:17

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenarekin batera, ostegun honetarako, hilak 17, hitzaldia antolatu du Iretargi Kultur Elkarteak. "Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan zuten oroimena" lelopean, Patxi Abasolo historialariak hitza hartuko du, iluntzeko 8etatik aurrera, Urdulizko kultur etxean. "Herri baskoian gertatutakoaren benetako historia aurkeztu gura dugu. Beharrezkoa da menperatuen bertsioa ezagutzea, herri eta nazio baskoi gisa dugun nortasuna defenda ahal izan dadin", azaldu dute Iretargikoek. Argazkian, Nafarroako bandera Malmasinen, 2008ko urriaren 25eko Bizkaiko Nafarren Egunean / cc-by-sa Palazio.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun