Loidisaletxe II eta Patxi Etxeberria izango dira biharko Bihotza Gazte bertso saioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 17a, 09:05

Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) antolatuta, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II" eta Patxi Etxeberria bertsolariek euren eskarmentu handia erakusteko aukera izango dute bihar, ostiralarekin, Algortan. IX. Bihotza Gazte bertso-festaren osagai nagusiak izango dira Orio eta Errezilgo bi bertsolari beteranoak, baina inondik inora ez dira osagai bakarrak izango. Gaueko 9:00etatik aurrera, musika giro ederra izango da, urtero legez, Piper's taberna irlandarrak hartuko duen Bihotza Gazte saioan. Sarrera doakoa izango da. Argazkian, Iñaki Murua orain dela hiru urteko Bihotza Gazte bertso ekimenean abesten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun